Hitz Argia, irakurketan trebatzeko

Liburutegia zabalik izango da ekaineko asteburuetan ikasketa lanak errazteko ikasleei.

Liburutegian egingo dute Hitz argia jarduera.

Udal Liburutegiak Hitz Argia, irakurketa erraza taldean izena emateko epea zabaldu du. Lehenengo saioan parte hartu nahi dutenek, hilaren 23a baino lehen eman beharko dute izena. Errenteriako Udalak antolatutako programa herritar guztiei zabalik badago ere, bereziki, irakurtzeko gaitasuna ahaztuta duten edo hizkuntza hobeto ikasi nahi duten atzerritarrei begirakoa da. Parte hartzaileek irakurketa partekatuak egingo dituzte, bost saiotan eta gehienez 10 pertsonaz osatutako taldeetan. Saioek ordubeteko iraupena izango dute. Saioak Errenteriako Liburutegian egingo dituzte 18:00etatik 20:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.