Kaputxinoetako igogailua ezingo da erabili bi astez

Datozeen bi asteetan ezingo dela Kaputxinoetako igogailua erabili jakinarazi du udalak. Kalte handiak eragin dituzte bertan, eta konponketa lanak direla ete ezingo da erabili. Kaputxinoetako igogailuak 17.000 mugimendu izaten dituela batez beste gaineratu du udalak, eta gertaerak ondorio larriak izango dituela bizilagunengan orokorrean, eta bereziki, mugikortasun arazoak dituzten pertsonengan. Udala aztertzen ari da  hainbat neurri hartzea halako gertaerak berriz ere gerta ez daitezen, eta bizilagunei barkamena eskatu die sortutako eragozpenengatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.