Kuadrillategirako hezitzaileak behar dituzte

Kuadrillategirako hezitzaileak behar dituzte.

Kuadrillategi

Kuadrillategiko gazteak, ikasturte bukaerako festa, Albaolan egindako arraunekin, abordaiarako prest.

Kuadrillategik ikasturte berria hasiko du urriaren 14ean, eta Pasaia eta Lezorako hezitzaileak behar dituzte. Interesatuek curriculuma bidali behar dute posta elektronikoz. Informazio gehiago eskatzeko edo-eta edozein zalantza argitzeko 943-371448 telefono zenbakira dei daiteke. Kuadrillategi egitasmoa  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, eta gaztee euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaintzen die. Nerabeentzako matrikulazio epea  hilaren 23an itxiko da. Bertan parte hartzeko interesa daukaten gazteek ikastetxeetan jarriko diren esku-orriak bete eta bertan izango diren postontzietan utzi beharko dituzte. Matrikulazio epea itxi aurretiko astean kuadrillategiko arduradunek bisitak egingo dituzte ikastetxeetara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.