Santakrutzetan, gaur, marmitakoa eta dantzara, euria lagun. Horiek izan dira Lezoko festen bosgarren eguneko osagai nagusienak.
Muxikoak dantzatzen egon dira goizean, VII. Muxiko Egunean.
Marmitakoa eta dantza. Horiek gaurko osagai nagusienak Lezoko santakrutzetako bosgarren eta azkenaurreko egunean.
Goizena hasi dira prestatzen lagun taldeak, mimoz, marmitako lehiaketarako jakiak. Mantso, maitasun handiz nahastu dituzte osagaiak lapikoan, nork egin eltze onena. Behin eguerdian, bazkaria egin dute Saldise plazan egositako hegaluzearekin eta ondoan zituen osagaiekin. Epaimahaiak zer erabaki duen jakin gabe, ziur, bazkarian egon diren guztiek hamarrekoa eman dietela plater guztiei.
Kantu jirako kideek ere bat egin dute jaiarekin. Herriko kaleetan, jaietan ere, ez da falta izan euskal kanturik. Haurrak ere saltoka ibili dira puzgarrietan.
Muxikoak gaur nonahi herrian. Goizean, VII. Muxiko Eguna egin dute, eta arratsalderako Muxikoekin desfilea egitekotan bildu dira. 20:00etan egitekoak ziren erromeria Gurutze Santuaren plazan, aurretik
Ingurutxo dantzarekin ederki gozatu ondoren. Euriak eguna baldintzatu egin du, pena.
Bihar da jaien azken eguna. Azken trakarako denetik dago, tartean, 12:00etatik Artzain eta Inudeen desfilea. Dena dela,
egitarau osoa ikusteko aukera ez galdu.