Iritsi da Gurdi Bidea helmugara, Albaola Itsas Kulturaren Faktoriara. Quintanar de la Sierra herriko (Burgos, Espainia) kideek aspaldiko erara ekoitzitako alkitrana edo egur-mundruna badu San Juan baleontziak. XVI. mendean Red Bayn hondoratu zen ontziaren erreplika eraikitzeko beste lehengai bat badute Albaolan. Ehunka lagunek lagundu dute gaurko azken etapan, Donostiatik San Pedrora. Gaur ere, idiak gurdiei tiraka, alkitranez betetako gurdiei bidea emanez.
Abuztuaren 31n hasi zen Burgosen Gurdi Bidea. Hain zuzen, alkitran hori Burgostik Pasaiara ekartzeko egitasmoa izan da, 18 etapa eginez handik hona. Bide luzea, baina gozagarria. Amets Arzallusek ondo aski laburtu du egitasmoa gaur Albaolan segizioari egin dioten harreran (bideoan).
Arzallusen aurretik Pasaiako nahiz Quintanar de la Sierra udaletako buruek hitz egin dute, alegia, Izaskun Gomez eta Yasmina Lozano alkateek. Biek ala biek nabarmendu dute egitasmoa aberasgarria oso izan dela bi herrientzat. Egunotan martxak egin duen bidea esanahi handikoa dela esan du pasaitarrak, elkarlanaren, historiaren, eta herriak elkartzen dituen kulturaren aldeko ekintza izan delakoan. Gomezek harago joatea erabaki, eta esan du bideak “zuen basoak eta gure badia, zuen labeak eta gure ontziolak” batu dituela, “eta hori ez da oraingoa, aspaldikoa baizik. Nor garen ez dugu ahaztu behar, izan ginena oroituz”.
Lozano burgostarrak, hunkituta arras, esan du etxean bezala sentitu dela Pasaian. Quintanar de La Sierraren izenean eskerrak eman dizkie Albaolako kideei, “liluragarria izan da hau guztia. Gogoratzekoa”.
Xabier Agote Albaolako kideak bere hizketaldian esker on hitzak izan ditu egitasmoa ahalbidetu duten guztientzat eta gaurko ekitaldiaren partaide izan direnentzat “hau zuena da. Horrelako egitasmoak aurrera eramatea lortzen da jende askoren eta erakundeen laguntzari esker. Bertako erakundeak buru-belarri daude gurekin. Hori da behar genuen laguntza. Duela urte batzuk amets egiten hasi ginen gure arbasoen historia kontatzeko balioko zuen egitasmo batean. Gaurkoa da horren beste seinale bat”.
Busgoskoek bakarrik ez –hamarnaka etorri dira Pasaiara–, Galesko Newport herriko kideek ere egon nahi izan dute Pasaian, euren bandera eta guzti.
Hizketaldiak eta agerraldiak bukatuta, denek ala denek bazkaria egin dute Itsas Kulturaren Faktorian, nekeak kentzeko. Historia berreskuratzeko eta zabaltzeko, eta horri balioa emateko egitasmoetaz hitz egin dute mahaiean ziur asko pasaitarrek, burgostarrek, eta galestarrek.
Bien bitarean, San Juan baleontziaren eraikuntzak aurrera jarraituko du, Gurdi Bideari esker.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.