Ugaldetxokoekin bukatuko dira aurtengo auzoetako jaiak
Ostiraletik igandera izango dira ekitaldi gehienak, eta hilaren 29an, San Migel Egunarekin, izango dira gainontzekoak.
- 19:00etan: Festen hasierako suziri, erraldoi eta buruhandiak, trikitilariekin.
- 20:00etan: Gure Esku Dagoren Argitu gaua, argitu etorkizuna egitasmoa.
- Ondoren: Afari-merienda norberak eramandakoarekin.
- 22:00etan: Truk txapelketa (Atamitxen).
- 11:00etan: Haurrentzako tailerrak eta batukada.
- 16:00etatik 20:00etara: Puzgarriak eta ludoteka.
- 16:30ean: Duatloia (4-8 eta 9-12 adin tartekoentzako).
- 17:00etan: Haur jolasak eta txokolate jatea.
- 18:00etan: Bertso-triki-poteoa.
- 20:30ean: Gazte afaria (sarrerak Intxixun daude salgai).
- 21:00etan: Afaria eta kantu saioa, Joxe Leon Kazabon eta Ane Badiolarekin, Atamitxen.
- 23:30ean: Kontzertua: Arkaiko, Autobus Magikoa eta Laiotz.
- 09:00etan: Diana, Lartaungo txistulariekin.
- 10:30ean: Krosa (bakarka; bakarka 16 urtez beherakoentzat; bikoteak erreleboka eta bikote mistoak).
- 10:30ean: Pilota partidak Txipiton.
- 12:00etan: Euskal dantzak.
- 17:00etan: Goitibehera txapelketa.
- 18:00etan: Bat-batean taldearen kontzertua. Gero, sardina jatea.
- 19:00etan: Zezen eta goitibehera suzkoak.
- 10:30ean: Meza, Atamitxen.
- 11:00etan: Hamaiketakoa.
- 18:30ean: Toka txapelketa eta afari-merienda.

