Datorren ostiralean, Hitzak txirrindularitza zuzendari australiarrarekin elkarrizketa argitaratuko du. Hona hemen aurrerapen txiki bat.
Neil Stephens.
Errepideko txirrindularitza profesionalaren denboraldia azkeneko hilabetean sartu da. Orica-Bike Exchange taldeko kirol zuzendarietako bat da Oiartzunen bizi den Neil Stephens australiarra (Canberra, 1963). Datorren ostiralean Hitzaren papereko zenbakian berarekin izandako elkarrizketa argitaratuko da. Hona hemen pasarte batzuk.
Sailkapen nagusietan postu onak
“Duela pare bat urte proiektu berri bat hasi genuen, sailkapen nagusietan postu onak lortzeko helburuarekin (…) Uste dut gure helburuak betetzen ari garela”.
Estrategia lasteketetan
“Ni, ehun lasterketa egunetan ehun estrategia izateko horietakoa naiz”.
Haymanen garaipena Roubaixen
“Belodromora hurbildu ahala, duen esperientziarekin, zuen anbizioarekin eta pistan eskarmentua duelako, ia-ia bagenekien irabaziko zuela”.
Taldearen oraina eta etorkizuna
“Chaves eta Yates anaiak oso gazteak dira. Etorkizunak itxura ona du (…) Txirrindulari zaharrenak ongi aprobetxatzen ari gara, azken urteetan daudelako. Gainontzekoei irakatsi behar diete”.
Taldearen bideoak
“Beste taldeetan ere izpiritu eta
rollo ona daukate. Guk zortea daukagu gure izpiritu hori publikoak ikus dezakeela”.
Txirrindulari eta zuzendari izatea
“Zuri gustatzen zaizun gauza batengatik kobratzea luxua da”.
Oiartzuarrak
“Oiartzunen jendeak ez du bitan pentsatzen hitz egiteko gelditzea. Hori oso polita da”.