Xanistebanak baloratzeko bilera egingo dute hilaren 27an
Jai Batzordea bilduko da bibliotekan, eta festetan parte hartu duten eragileak gonbidatu dituzte bertara.
Oiartzungo Jai Batzordea datorren asteartean, hilak 27, bilduko da Manuel Lekuona bibliotekan. Bilera 19:00etan hasiko da, eta xanistebanetako balorazioa egingo dute bertan. Horregatik, festetan parte hartu duten eragile guztiei gonbita luzatu diete bertara azal daitezen. Batez ere, aurrera begira, xanistebanetan kontuan hartu beharreko gauzak aztertuko dituzte batzarrean.
