Bi arrantza ontzi atxiki dituzte Pasaian, hegalaburra ezkutatzeagatik
Frantses arrantza ontziak dira eta Pasaian egongo dira bermea ordaindu bitartean.
Frantses matrikula duten bi arrantza ontzi atxiki dituzte Pasaiako Portuan, legez kanpo harrapatutako 1.882 hegalabur kilo ezkutatzea egotzita. Zabaldu denez, guztira, 11 hegalabur zituzten gordeak, deklaratu gabe.
Magellan eta Ludivene izena dute atxiki dituzten ontziak eta Pasaian egongo dira erakunde arduradunek ezarriko dieten bermea ordaindu artean.
Bien bitartean, ezkutuan zuten hegalaburra Bizkaiko Elikagaien Bankura eramango dutela zabaldu da, Gipuzkoan ez omen delako tamainako arrainak gordetzeko toki aproposik.