Kike Santiagok zuzenduko du ikastaroak.
Kike Santiago eta Juanje Neira, San Pedroko udal aretoan, ikastaroa aurkezten.
Trintxerpeko Illunbe Musika Elkarteak Eszena Sortzailea ikastaroa antolatu du 18 urtetik gorakoentzat. Gaur aurkeztu dute, ikastaroa egingo den tokian–San Pedroko Udal Aretoan– musika elkarteko buru Juanje Neirak eta ikastaroa zuzenduko duen Kike Santiagok.
Ikastaroa ostiraletan emango dutela iragarri dute, 19:00etatik 21:00etara. Horrez gain, talde txikia eratu nahi dutela zehaztu dute, gehienez 8-12 lagun artekoa, eta klaseak urriaren 14ean hasiko direla aurreratu dute.
Azaldu dutenez, hiruhilerokoak izango dira ikastaroak, eta prezioa 60 eurokoa izango da. Ikastaroa, edonola ere, ekaina bitartean egongo da martxan, eta aukera egongo da ikasturtea osorik egiteko, edota zatika.
“Ez da antzerki soila izango”, azaldu du Kike Santiagok ikastaroen nondik norakoak azaltzean, antzerkia “formazioaren ikuspegitik eta gizarte ekintza gisa” ulertzen duela gehituta.
Azkenik, ikastaroak pasaitarrek aspalditik amets duten arte eskolaren bidean urratsa izan nahi duela azaldu dute antolatzaileek.
Interesatuek
Illunbera mezua idatzi, edo ondoko telefono zenbakietara dei dezakete: 943 396 055 edota 639 107 364.