Suhiltzaileak bertan dira, sua itzaltzeko lanean.
Suhiltzaileak Azkuene kalean, sutea itzaltzeko lanean.
Bizilagunek ohartarazi dutenez sutea piztu da Trintxerpeko Azkuene kalean. Oraindik ez dago jakiterik sua zerk eragin duen. Suhiltzaileak bertan dira, sua itzaltzeko lanean.
Babes Zibileko iturrietatik esan dutenez, ez dago zauriturik. Baina HITZAk lekukoek esandakoagatik jakin duenez, adineko pertsona bat eta gazte bat anbulantzian eraman dituzte ospitalera. Etxea ere hustuarazi dute.