Atlantikaldiak aurrera darrai eta gaur arratsaldean hainbat ekimenen argazkiak bildu ditu HITZAk.
Aurrera darrai
Atlantikaldiak. Bigarren eguneko arratsaldea ere ekintzez bete da: hizkuntza gutxituen arteko elkarrizketak, aniztasuna eta itsasoa gaitzat hartutako jolasak eta janari eta doinu magrebiarrak, tarteko.
Euskaltzaleen Topaguneak, Lau Haizetarak eta tosta proiektuak abiatu dute “Hizkuntza gutxituak elkarrizketan” ekimena. Atlantikoa ukitzen duten 7 herrialdeetako hizkuntzetan aritzea zen helburua, 7 hizkuntza gutxitu horietan, tartean euskara. Proiektuari
tosta izena jartzea ez da kasualitatea izan, esanahi bera baitauka hizkuntza guzti horietan.
18:00etan
Itsasoa eta marinelen kolorea deituriko tailerra Foru Plazan: “Indigo urdina, marinelen arropa tradizionalaren kolorea, lortzen ikasteko erakustaldia”. Prozesu osoa ikusi ahal izango da, izan ere, aska handi bat egingo da bertan oihal ezberdinak tindatzeko. Gainera Txoko Magrebtarra” egongo da Zumardian: Algeria eta Marokoko produktu tradizionalak, bertako doinuak Baionako musika talde baten eskutik, Nigeria jatorriko emakumeak kantuan… Egunean zehar street art egiten duten gazteek artelan bat margotuko dute Zumardian. Gau aldera, Goran Bregovic abeslaria entzun ahal izango da.
Guzti hau beste ekimen askoren artean. Egitarau osoa
hemen.