Elkartasun jardunaldiak antolatu ditu norbanako zein kolektibo desberdinek irailerako. Larunbatean Oreretan ekintzak burutuko dira.
Errepresioare aurkako
Elkartasun Jardunaldiak antolatu dituzte irailean Euskal Herriko hainbat lekuetan. Larunbat honetan, hilak 24,
Oreretako gaztetxean egingo dira hainbat ekimen.
Ideologia desberdinetako kolektibo zein norbanakoak elkartu eta irailerako ekintzak antolatu dituzte. Hendaia, Eibar, Tolosa, Donostia, Irun, Gasteiz, Getaria eta Beasainen jada bete dituzte proposamenak eta larunbatean Errenteria-Oreretan arituko dira. “Espainiar estatuak kapitalismoa langile klasearen eta mugimendu iraultzaileen aurka egiten du eta borrokan jarraitzea ezinbestekoa ikusten dugu”, diote. Era berean, desberdintasunak alde batera utzi eta elkartasuna sendotzera jo dute, errepresioari aurre egiteko “ezinbestekoa” delakoan.
Oreretako Gaztetxean izango dira Elkartasun jardunaldiak
Hitzaldi zein kontzertuek beteko dute gaztetxea. 18:00etatik aurrera
Urtarrilaren 27an atxilotutako internazionalisten kasua eta
Errepresioa; ENAM desagerrarazteko tresna izendatutako gaiez hitz egingo da. Troikaren aurkako manifestazioan auziperatuta egon den batek ere hitz egingo duela adierazi dute. Amaitzeko,
Habemus Papam, Larroin, Inedituak eta
DNG kontzertuak eskainiko dituzte.