Erakusketa osatzen duten sorkuntzak Bic erako boligrafoekin daude eginda.
Lezoko Kultura Aretoaren ataria.
Leire Aranburu lezoarren lanekin erakusketa irekiko dute gaur, 18:00etan, Kultura Aretoan. Urriaren 2ra arte egongo da zabalik.
Artelan guztiak Bic markako boligrafoekin marraztuak dira, eta horrek dedikazio handia eskatzen dio sorkuntza lanean. Hala, Aranburuk esan duenez, merkea delako erabiltzen ditu boligrafo horiek sortzeko, “papera eta Bic boligrafoa ia edonoren eskura dauden baliabideak dira, eta edonork eskura dituen baliabideekin egin nahi nuen lan hau.
Izan ere, Bilboko Arte Ederretako fakultatean graduatutako lezoarrak ikasturte bateko egonaldia egin zuen Mexikoko UNAM unibertsitatean. Bertan izandako esperientziengatik gizartearen errealitatearen ikuspuntua zeharo aldatu zuen. Horren ondorio da
El pan de cada día proiektua.