Antzerki taldeak izen-emate epea zabaldu du, haurrentzat zein helduentzat.
Orratx! antzerki taldeko kideak
Lezoko
Orratx Antzerki taldeak aukera luzatu die herritarrei taldean parte hartzeko.
Helduen taldean izena emateko, 18 urtetik gora izatea derrigorrezkoa da. Izena emateko bi bide daude:
posta elektronikora mezua bidalita, edota urriaren 4ean, asteartea, 19:00etatik 20:00etara, Gezala Auditoriumera joanda.
Orratx Txiki
Haurrentzako antzerki tailerra urriaren 7tik ekainaren 16ra bitartean izango da. Eskaintza 8 eta 12 urte arteko haurrentzat dago pentsatuta. Antzerki tailerra ostiraletan da, Gezalan, 17:00etatik 18:30era, eta hileko kostua 15 eurokoa da.
Orratx Txikin izena emateko epea hilaren 30ean bukatzen da. Interesa duenak 651 706 591 telefono zenbakira dei dezake, edota taldearen
posta elektronikora idatzi.