Errenteriako motor gidari bat hil da Hondarribian

Istripua atzo arratsaldean izan zen, Jaitzubian.

N638 errepidean, Hondarribian, motor gidari bat hil zen atzo arratsaldean. Gidaria Errenteria-Oreretakoa zen, gizona, eta 38 urte zituen. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:00ak pasatxoan izan zen istripua, Jaitzubian. Motorrak (Kawasaki) eta auto batek (Renault Laguna) elkar jo zuten. Handik gutxira azaldu ziren larrialdi zerbitzuak, eta Bidasoako ospitalera eraman zuten motor gidaria, baina ezin ezer zuten ezer egin haren bizia salbatzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepideetan bederatzi motor gidari hil dira aurten.
Bidasoa ospitalea

Bidasoa ospitalera eraman dute motor gidaria

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.