8.023 oiartzuar daude hauteslekuetara deituta. Normaltasunez joaten ari da eguna.
Bi emakume, Ergoienen botoa ematen.
Normaltasun osoz ari dira joaten Gasteizko parlamentua hautatzeko bozak. Duela lau urte baino oiartzuar gehiago deitu dituzte hautetsontzietara. 2012an 7.874 izan ziren errolda osatzen zutenak, eta horien %67,05 joan hautes-mahaietara (
emaitzak hemen ikus daitezke). Aurten 8.023 oiartzuarrek dute botoa emateko eskubidea.
Gipuzkoari dagokionez, parte hartze maila %17,53 izan da eguerdiko 12:00etan, duela lau urte baino ia puntu bat gehiago. Minutu batzuk barru emango dituzte 17:00etako parte hartze datuak.