Gol ikusgarri batekin batekin aurreratu zen Oiartzun, baina epaileak zalantzazko bi penalti adierazi zituen, bigarrena luzapenean. [Taldeen emaitzak barruan].
Lehenengo zatian ongi aritu zen Oiartzun erasoan.
Bana bukatu zen atzo Oiartzunek eta Huelvako Sportingek Karla Laburu futbol zelaian jokatutako partidak. Oiartzuarrak oso ongi atera ziren, intentsitate handiarekin. 13. minutuan iritsi zen etxekoen gola. Silvia Ruizek ia ezinezkoa zirudien
gol ikusgarri bat lortu zuen. Konfiantza hartuta, jokoaren gidaritza eraman zuten etxekoek, nahiz eta andaluziarrek ez zuten gaizki jokatu.
Bigarren zatian, bisitarien erauntsia nola edo hala gelditu behar izan zuen Oiartzun Kirol Elkarteak. 60. minutuan Fernando Parra Gorriz epaile nafarrak zalantzazko penalti bat adierazi zuen. Anitak ez zuen 11 metrotatik hutsik egin. Nekea nagusitzen hasi zen Oiartzungo jokalariengan, eta kanpokoek markagailuan aurretik jartzeko aukerak sortu zituzten. Ez zen iritsi, eta 90. minutuan epaileak beste penalti bat oparitu zion Sportingi. Anitak, oraingoan, ez zuen asmatu. Azkenean, etxean batutako bigarren puntua poltsikoratu zuten urdinek.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Beti Gazte-Oiartzun: 4-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Leioako Emakumeak-Oiartzun B: 0-3.
Gizonen Lehen Erregionala
ARETO FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila
- Oiartzun-Elorrioko Buskantza: 5-10.
Gipuzkoako Lehen Maila
- Teilatuberri Zaldibi-Power Rangers: 6-2.
Gipuzkoako Bigarren Maila
- Donibane Pari Berri-Miren Taberna: 5-3.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Saskilagunak-Cafes Aitona Askatuak: 45-61.