Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Makutsokoak izango dira Lurbizi egitasmoaren lehen bi baratzeak

Modu profesionalean landuko dituzte bi baratzak Elika eta Arraztalok. Lurbizi barruko lehenengo proiektuak izango dira.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/09/28
lurbizi

Behemendi, Arraztalo, Elika eta udaleko ordezkariak egon dira gaurko agerraldian.

Oiartzungo Udalak bultzatutako Lurbizi egitasmoak baditu bere lehen bi lur eremuak. Zehazki, Makutso baserriaren eremuak izango dira landuko dituztenak. Arraztalo elkartea eta Elika kooperatibak baratze bana kudeatuko dute, uztaileko lehiaketa publikoan eurei esleitu ondoren. Gaur egin dute Lurbiziren lehenengo haziaren aurkezpena. Elika eta Arraztaloko kideez gain, proiektua elkarlanean aurrera eramaten ari diren Behemendiko eta udaleko ordezkariak egon dira. Jexux Leonet alkateak gogorarazi du duela urtebete hasi zutela Lurbizi, Behemendirekin eta aldundiarekin batera, lehen sektorea babesteko eta sustatzeko. “Garai batean, oso indartsu zegoen lehen sektorea Oiartzunen, baina gainbeheran dabil aspalditik. Orain indartzeko egitasmo hau jarri dugu martxan”, nabarmendu du Leonetek. Artzaintzak oraindik bizirauten duela azaldu du Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak, baina nekazaritzaren egoera okerragoa dela zehaztu du. Lurren falta, arazo Mikel Zendoia Behemendiko lehendakariak azaldu duenez, lehen sektorean —zehazki nekazaritzan— hasi nahi dutenek arazo handi bat dutela: lur egokien falta. “2013an aldundiarekin elkarlanean hasi ginen, lurrak eskuragarri jartzeko, Gipuzkoako Nekazaritzako Lurren Funtsaren dinamizazioaren barruan.”, gogorarazi du Zendoiak. Orain arte baratze profesional bihurtutako lur eremu guztiak publikoak izan dira, eta lehen aldiz jarriko da lur eremu pribatu bat, eta hori lortzeko zailtasunak egon direla onartu du Zendoiak. Oiartzungo alkateak Makutso baserrikoen jarrera eskertu du. Egokitzapen batzuk egin dituzte bi baratzeak jasoko dituen lur eremuan: sarrera bat jarri; ur sarbidea; lurra goldatu; eta lurra analizatu, egokia den ikusteko. Gainera, Zendoiak zehaztu duenez, baratzetik urte guztian bizi ahal izateko, kalkuluen arabera, 5.000 metro koadroko gutxiengo lursaila behar da. Hori ere bermatu nahi izan dute. Arraztalok bost langile Arraztaloko hezitzaile Iñaki Artolak gogorarazi duenez, herriko gaixo psikikoen senideen elkarteak duela sei urte hasi zuen proiektuarekin jarraitzeko aukera du. Orduan, gaixo psikikoak lan munduan txertatzeko, lehen sektorearen aldeko apustua egin zuten. Uzta ona ematen ari da hautu ere, duela gutxi produktu ekologikoak egiten dituztela ziurtatzen duten zigilua lortu baitzuten. 9.000 metro koadroko azalera lantzen dute orain, hiru eremutan banatuta. Laugarrena izango da Makutsokoa. “Zigilu ekologikoa lortuta, lurrari atseden eman behar diogu, eta horregatik ematen diogu ongietorria eremu honi”, esan du Artolak. Egun, euren baratzeetatik ateratako 40 otar banatzen dituzte, eta helburua jende gehiagorengana iristea da. Horrez gain, Urmendi Haur Eskolako jangela hornitu nahi dute, baina hori “erronka oso potoloa” dela aitortu du Arraztaloko kideak. Beraiek kudeatuko duten baratzean bost lagunek egingo dute lan, horietatik lau arazo psikikoak dituztenak. Azaroan hasiko dira lanean, udaberrian uzta jasotzeko asmoz. Elikadura burujabetza Elika kooperatiba hainbat oiartzuarrek sortu dute, elikadura burujabetza helburutzat hartuta. Ibon Mitxelenak —kooperatibaren sustatzaileetako bat— azaldu duenez, bi urteko hausnarketaren ondoren sortu zuten kooperatiba. Euren helburua Oiartzungo nekazarien lana bultzatzea da, eta garaian garaikoa era naturalean ekoitzi eta kontsumitzea. Tratu zuzenaz eskaini nahi dituzte eurek ekoitzitako produktuak, herriko komertzio edo jantoki zerbitzua duten erakundeei zein herritarrei, otarren bitartez. Bi langile gazte ariko dira baratzean lanean: Joannes Añorga eta Joritz Mitxelena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.