LHko haurrentzako ludoteka, HHkoentzako familien txokoa eta ludoteka ibiltaria eskainiko ditu Abaraxka k. Gaur arratsaldean izango da lehen bilera.
Urrian hasiko da Abaraxkaren aurtengo ikasturtea.
Abaraxka ludotekak urrian hasiko du bere ikasturtea. Ludoteka Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago, eta eskaintza ezagutarazteko bilera gaur arratsaldean bertan egingo dute, 17:00etatik aurrera, ludotekan bertan. Bileretara haurrekin joan daitekeela jakinarazi dute. Horrez gain, ate irekien egunak egingo dituzte urriaren 4tik —datorren asteartea— 14ra, lekua ezagutu edota matrikulatzeko. Ludoteka zabalik egongo da asteartetik ostiralera, 16:30etik 19:30era.
Ordu horien artean, baina astelehenetan, familientzako txokoa egokituko dute, Haur Hezkuntzan dauden haur eta euren gurasoentzako. Bilera datorren astelehenean egingo dute, 17:00etan, ludotekan. Ate irekien egunak, berriz, egun horretan eta urriko hurrengo hiru astelehenetan izango da.
Abaraxka ludotekaren eskaintza ez da astegunetara bakarrik mugatuko. Larunbatetan auzoz auzo ibiliko den ludoteka ibiltaria egingo dute, 16:30etik aurrera.
Ikasturtea modu egokian hasteko, festa egingo dute Kontzejupe plazan. Datorren larunbatean izango da, 16:30etik aurrera.