Jarduera ekonomikoen zerga eta hondakinen tasa ordaintzeko epea hasiko da bihar
Azaroaren 10era arte ordaindu daitezke biak ala biak.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga zein hondakinen tasaren bigarren seihilekoa ordaintzeko epea bihar zabalduko du udalak. Ordainketa helbideratua duten herritarrei urriaren 28an kobratuko diete jarduera ekonomikoarena eta 31n hondakinenean. Ordainketak egiteko azkeneko eguna azaroaren 10ean izango da.