Larunbatean 300 lagun bildu ziren Ekaitza Aisialdia Taldearen 25. urteurrenaren festan.

25. urteurrenaren afaria
Eguraldia ez zuten lagun izan, baina hori ez zen izan oztopo. Ekaitza Aisialdi Taldeak 25. urteurrenaren ospakizunei eman zien hasiera larunbatean, festa itzelarekin.
Euskadi etorbidean egitekoa zen festa, Ziriza etxean egin zuten, aterpean, ondorengo herri afaria bezala.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, arratsaldeko haur festan 200 haur inguruk parte hartu zuten; afarian, berriz, 300 lagun inguru bildu zirela jakinarazi dute.