Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Izar Etxeberria eta Iker Sanz izan dira onenak

Euskadiko X. Soinu Zahar eta Euskadiko XXXVI. Gipuzkoar Aurresku txapelketak irabazi dituzte, hurrenez hurren.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/10/03
Aurresku eta Soizu Zahar

Iker Sanzek eta Izar Etxeberriak jantzi dute aurten txapela.

Larunbata arratsaldean jokatu ziren Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan Euskadiko XXXVI. Gipuzkoar Aurresku txapelketa eta Euskadiko X. Soinu Zahar Txapelketa. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Alkarkide Dantza taldeak antolatzen dituzte urtero bi txapelketak, elkarlanean, Pasaiako Udalaren laguntzaz. Soinu Zahar Txapelketa Izar Etxeberria oiartzuarrak irabazi du laugarren urtez jarraian, eta aurreskularien lehian, berriz, Iker Sanz lezoarra gailendu da. Honenbestez, Tomas Murua Trofeoa hurrengo urtera arte Lezoko udaletxean gordeta izatearen ohorea irabazi du Sanzek, eta Izar Etxeberriak, berriz, Koldobika Jauregi eskultorearen Enborra tenteka garaikurra eraman du Oiartzungo udaletxera, oraingoz urtebetez. Aurten nabarmendu behar da Soinu Zahar txapelketak sari nagusia jarri duela jokoan –Koldobika Jauregiren Enborra tenteka – , aurrekoa, Tomas Murua saria izena zuena, Oiartzungo udaletxean behin betiko geratu zelako iaz Izar Etxeberriak hiru urtez jarraian irabazi ondoren (2013, 2014 eta 2015). Mutiletan bigarren saria ere Lezora joan zen, Beñat Asensioren eskutik, eta hirugarrena, berriz, Oiartzunera, Xanti Leonetek irabazita. Nesketan, Villabonako Ane Urruzolarentzat izan zen bigarren saria, eta Oiartzungo Katerin Artolak irabazi zuen hirugarren postua. Aurreskularien txapela irabazteko 5 dantzari aritu ziren lehian, eta  Soinu Zahar txapelketa irabazteko lehian berriz, 6 neska. Aurreskulari guztiek, Itsasmendi txistulari taldea lagun, Ormatxulo, Aurkez aurke, Kontrapasa eta Zortzikoa dantzatu behar izan zituzten; neskek berriz, Ormatxulo, Upelategi, Kontrapasa eta Erribera dantzatu zuten. Tomas Murua zenari esker ona Aurtengo txapelketan Tomas Murua eskultorea gogoan izan dute antolatzaileek. Eskultore zarauztarra aurten zendu da, eta urte hauetan guztietan txapelketari egin dion ekarpena eskertu zioten larunbatean.  Antolatzaileek gogorarazi zutenez, hiru sari nagusia eskaini dizkio Muruak txapelketari: lehenengoa Atarrabiako udalerrirako irabazi zuen Iker Larunbek; bigarrena, Oiartzungo udalerrirako Izar Etxeberriak, eta hirugarrena, oraindik jabetza jokoan duena. Esker ona adierazteko, oroigarria eman zieten Muruaren senideei.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.