Zazpigarren aldia izango du jaialdiak, eta 11 taldek hartuko dute parte bi egunetan banatuta.

Lizarratik heldutako Flitter taldea ostiralean izango da metal jaialdian.
Metal Norte jaialdia antolatu dute asteburuan Errenteria-Oreretako Niessen Aretoan. Zazpigarren aldia izango du jaialdiak, eta 11 taldek hartuko dute parte bi egunetan banatuta. Ostiralean, Hamlet, Flitter, Dust Bolt, Dominium eta Infest taldeak izango dira oholtza gainean.
Larunbatean, berriz, Leize, Zenobia, Silver Fist, Aiumeen Basoa, Euphoria eta Black Cat taldeek hartuko dute metal jaialdiaren lekukoa.
Sarrerak 17 euroan daude salgai aurretik erosita, eta 20 euroan egunean bertan. Bi egunerako bonoa ere atera dute, azken hori 30euroan eros daiteke online. Ostiralean 17:30ean zabalduko ditu ateak Niessen aretoak, eta larunbatean, berriz, 17:30ean.