Toti Martinez de Lezea Antxoko liburutegian izango da bihar; Nurren ipuinak kontatuko ditu haurrentzat, eta ondoren 'Isilpean gordeak' eleberriaz mintzatuko da helduekin.

Helduekin bildu aurretik ipuin kontalari ariko da Toti Martinez de Lezea.
Bisita oso berezia jasoko du bihar Antxoko liburutegiak. Toti Martinez de Lezearekin aurrez aurre egon eta hitz egiteko aukera izango dute bere zaleek.
18:30ean haurrekin bilduko da Martinez de Lezea, eta Nurren ipuinak kontatuko dizkie. Ondoren, 19:00ak inguruan, helduen txanda izango da.
Isilpean gordeak eleberriari buruzkoak hartuko ditu hizpide helduekin.
Gasteizen kokatutako istorioak oso harrera ona izan du Pasaiako literatura zaleen artean, eta horregatik gonbidatu dute idazlea, liburutegiko erabiltzaileei liburuaz idazlearekin aurrez aurre hitz egiteko aukera emateko.