Asteazkenean eta ostegunean ezingo dira erabili Trintxerpeko Euskadi Etorbideko igogailuak; lanak bitartean Arrandegi kaleko igogailua erabiltzeko gomendatu du udalak.

Igogailuaren kanpoaldea garbituko dute
Asteazkenean eta ostegunean garbiketa lanak egingo dituzte Trintxerpeko igogailuetan. Euskadi Etorbidea eta Andonaegi kalea lotzen dituzten bi igogailuak garbituko dituzte zehazki, kanpoaldetik, eta garbiketa lanak bitartean ezingo direla erabili ohartarazi du udalak. Bien bitartean Arrandegi kaleko igogailua erabiltzeko aholkatu diete mugikortasun arazoak dituzten bizilagunei.
Lanak asteazkenean hasiko dira Euskadi etorbidetik elizara igotzeko igogailuan, beraz, egun horretan igogailu hori itxita egongo da. Ostegunean, berriz, elizatik herri eskolara eta Andonaegiko kirolgunera igotzen den igogailua garbituko dute, eta ondorioz, igogailu hori zerbitzutik kanpo geratuko da etzidamu (hilak 6).
Garbiketa lanak bitartean mugikortasun arazoak dauzkaten herritarrei Arrandegi kaleko igogailua erabil dezaketela gogorarazi die udalak, eta herritarrei, sor daitezkeen eragozpenen aurrean, ulermena eta lankidetza eskatu diete.