Realaren lehen taldea Pasaiaren zelaian entrenatu da gaur, klub zuri-gorriaren 75. urteurrenaren ospakizunen harira.
Realeko jokalariak, entrenamendua bitartean.
Reala Don Boscon entrenatu da gaur goizean. Inguruko ikastetxeetako ikasleak izan dira Pasaiaren zelaian, entrenamendua bertatik bertara ikusten, eta hura bukatuta beren futbol jokalari gogokoenen autografoak eskuratzeko aukera izan dute. Pasaia KEren 75. urteurrenaren harira etorri dira txuri-urdinak herrira.
Irrikaz egon dira gazteenak Don Boscon, zelaira noiz pasako, futbolariengana hurbiltzeko. Koadernoetan, elastikoetan, bandera eta posterretan, eta nola ez selfie-tan betikotu dute une zirraragarria.
Argazkitan bildu du HITZAk Don Boscon goizak eman duena.