Etxebizitzan zegoen emakumea erietxera eraman dute kea arnastu duelako.
Suhiltzaileak Lope Isasti kalean.
Sua piztu da Lope Isasti kaleko 3. zenbakiko etxebizitza batean gaur eguerdiko ordubatak aldera. Suhiltzaileen hiru kamioi, Ertzaintzaren autoa eta anbulantzia bertaratu dira. Suhiltzaileek berehala itzali dute sua. Etxebizitzan zegoen emakumea erietxera eraman dute kea arnastu duelako. Ertzainek HITZAri jakinarazi diotenez, sukaldeko kanpaiak hartu du sua.