Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean atzo argitaratuta, azaroaren 3a arte izango dute aukera interesdunek dokumentazioa eta prozedura aztertu eta alegazioak egiteko.
Zarata mapa udaleko hirigintza sailean kontsulta daiteke.
Zarata mapa erakusketa publikoan dago eta horrenbestez, hilabeteko epea izago dute interesdunek alegazioak jartzeko. 2015 urte bukaeran hasi zen osatzen zarata mapa Errenteriako Udala, eta zarataren diagnosia eginda, herriko auzoetan bilerak egin ditu mapa osatu eta Zarataren Ekintza Plana prestatzeko.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean atzo argitaratuta, azaroaren 3a arte izango dute aukera interesdunek dokumentazioa eta prozedura aztertu eta alegazioak egiteko. Horretarako,
hemen aurkituko dute dokumentazioa, edo Errenteriako Udaleko Hirigintza Sailean (3. solairua) 8:00etatik 14:00etara.