Garabideren Aditu Titulua ateratzeko asmotan dira hiru kontinentetako hainbat lagun. Arrtitxulon jasoko dituzte eskolak.
Arritxulo aterpetxean ostatu hartuko dute Garabideren titulua nahi dutenek.
Amerika, Afrika eta Asiako hizkuntza gutxitutako hiztun adituei harrera egingo die udalak. Garabidek antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Aditu titulua ikasten ari dira hiru kontinente horietako pertsonak, eta Ioritz Aizpurua euskara zinegotziak eta Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak ongietorria eskainiko diete 18:30ean. Etzi, berriz, eurekin bilduko dira esperientziak elkartrukatu zein sor daitezkeen harremanei buruz hitz egiteko.
Garabide Elkartea hizkuntza gutxituen kooperazioaren arloan jarduten da, eta Oiartzungo Udalak diruz laguntzen du. Bi urtean behin Aditu Titulua eskaintzen dizkiote hizkuntza gutxietako eragile izan daitezkeenei. Horrela, euskararen normalizazioaren bidean emandako pausoak azaltzen dizkiete, esperientzia horiek euren komunitateetan aplikagarri izan daitezkeelako. Asteburu honetan Arritxulo aterpetxean jasoko dituzte eskolak, ostatu hartzeaz gain.