Pasaiako EH Bilduk jakinarazi duenez, beren ekimenez aurkeztutako mozioa, "ia aho batez" onartu dute aldundian lehengo astelehenean.
Pasaiako EH Bilduk “poztasuna” adierazi du, Batzar Nagusietan, bere ekimenez eztabaidatutako mozioa “ia aho batez” onartu dutelako. EH Bilduk gogorarazi du “Gipuzkoan herritik kanpo egoiliar gehien duen herria Pasaia dela”, eta hortik beharra. “Batzuei biziberritzearekin ahoa betetzen bazaie ere, egunotan ikusi dugun bezala, dirua jartzeko eta proiektuak gauzatzeko beti topatzen dituzte beste lehentasun batzuk”, salatu du koalizio abertzaleak.
EH Bilduren arabera”biziberritzea badiaren inguruko herritarron bizi-baldintzak hobetzea da”, eta gaineratu du “herriko zaharrak herrian bizitzea ere badela bizi-kalitatearen hobekuntza”.
Azkenik, proiektua hau, “beste batzuen antzera gehiago ez atzeratzea” espero dutela adierazi dute.