Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ordenantza fiskalak izoztea proposatu du gobernu taldeak

Hondakinen zerga %10 igotzea proposatu du, zerbitzuak azken urteetan izan duen igoerari erantzuteko. Organikoa bereizten dutenek, hobari gehiago izango dute

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/10/06
Yon Collar eta Jon Txasko gaurko agerraldia.

Yon Collar eta Jon Txasko gaurko agerraldia.

2017ko ordenantza fiskalen gainean gobernu taldeak (EH Bildu eta Errenteria Irabaziz) duen proposamena publiko egin dute gaur  Jon Txasko Ogasun zinegotziak eta Yon Collar Kultura zinegotziak. Aurten ere izoztu egingo dituzte ordenantza fiskalak salbuespen gutxi batzuekin. “Proposamena egiteko garaian kontuan izan dugu familiek ahalegin handia egin behar izan dutela krisi luze honetan eta baita urtetik urterako KPIa”, esan du Txaskok, eta testuinguru bereziak baldintzatu dituela ordenantzak, “alde batetik krisi ekonomikoa dugulako, eta bestetik, zerbitzuen kalitatea emnatentzeak eragindako gastuei aurrei egin behar diolako udalak”. Gipuzkoako Foru aldundia egiten ari den berritze eta eguneratze lanaren ondotik, Ondasun Higiezinen  balio katastral berria hurrengo urtearen lehenengo egunean indarrean sartuko dela azaldu du Taskok, “eguneratzeak, etxebizitzen balio katastralak igotzea ekarriko du, eta lokalen kasuan jaistea”. OHZ Ondasun Higiezinen Zergaren erreziboetan eragin handia izan ez dezan, ondasun higiezinen zergaren karga tasa %16,6 murriztea proposatu du gobernu taldeak. Hondakinak jasotzeko zerbitzuak izango du igoera, %10ekoa, zehazki. Zerbitzuak azken urteetan izan duen igoerari erantzun nahian hartu duela erabakia udal gobernuak esan du Txaskok, “bereziki Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak 2015eko abenduaren 22an onartutako tarifa igoeraren ondorioz”. Konpostaje komunitarioan edo etxeko konpostajerako programetan izena emanda dauden eta bosgarren edukiontzia erabiltzen duten bizilagunei, berriz, hobariak emango dizkie udalak. lehehengoek %25eko hobaria zuten eta datorren urtean berriz, %30ekoa izango dute. Edukiontzi marroia erabiltzen dutenek %25eko hobaria izango dute( aurten baino %15 gehiago). Ur kontagailuen aldaketa Ur horniketaren eta estolderiaren zerbitzuak ere igoera izango du proposamenaren arabera. Erabiltzaileek hiruhilean behin 0,67 euro gehiago oradaindu beharko dituzte. Irakurketa eskuz egiteko gaur egun dauden kontagailuen ordez, irrati bidezko kontagailuak jarri behar dituztelako egingo dutela igoera azaldu du Txaskok: “Inbertsio hori 10 urtean egitea aurreikusi dugu. Egungo irakurketa sistemak zaildu egiten duela hiruhileko irakurketa egitea eta ur galerak eta matxurak ezin izaten dira antzeman”. Energia eraginkortasuna hobetzeko sistemak barneratu eta fatxada edota teilatuen konponketa integralak egiten dituztenei eta lokalak berritu edota egokitzeko obrak egiten dituztenei (merkataritza jarduerak, zerbitzu jarduerak, ostalaritza eta sukladaritza establezimenduak) onura fiskala ezarriko diete zerga tasa murriztuta. Horrekin batera jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gaineko hobariak mantendu dituzte proposamenean, ibilgailu elektriko eta hibridoentzat eta kilometroko 12 g CO2 baino gutxiago ixurtzen dutenentzat hobariak mantenduko ditu, eta baita obren gaineko zergako hobariak. Interes bereziko obretarako %95eko hobaria aurreikusi dute, ikastetxe publikoetan egindako obretarako bezala eta jarduera babestuetan berriz, %34ra arteko hobaria aurreikusi dute. Komertzioa sustatzeko, saltokiak jarri eta irekitzeko lizentzien tarifen murrizketa egtea proposatu du udalak, “150 metro koadro arteko establezimenduetan, tarifa 561,50eurokoa izan beharrean 100 eurokoa izango da, %82 txikiagoa”, esan du Collarrek. Publiko egin duten proposamena udalean ordezkatuta dauden beste alderdi politikoei helarazi diotela esan du bestalde, Txaskok, “suposatzen dugu ordenantza fiskalen gainean egindako proposamena aztertzen ari direla”. Behin betiko onarpena emateko, hilaren azken asteartean egingo duten plenora arte itxaron beharko du gobernu taldeak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.