Mikel Arozena: "Problematika urrun geratzen zaigu baina hor dago"
Zaporeak elkartearekin Grezian aritu da lanean Mikel Arotzena, Chiosen, errefuxiatuei laguntzen. Handik bueltan elkartasuna eten ez dadin lanean buru belarri jarraitzen du, orain Errenteriatik

Zaporeak elkartearekin boluntario lanak egin ditu Arozenak, Greziako Chios irlan dauden errefuxiatuei laguntzeko.
«Nahiz eta muga asko itxi, errefuxiatuek etortzeko bidea topatuko dute» «Zenbat eta gu aurrelana hobeto eta gehiago egin errezago biziko gara gero ere»Proiektuari jendeak hemendik emandako diruarekin eusten zaio gehien bat, eta horregatik da garrantzitsua erantzutea eta antolatzen diren jardueratan parte hartzea. Kanpalekuan zein zen, zehazki, zure egitekoa? Nire lana izen zen biltegia kudeatzea. Janaria prestatu, plateretan jarri eta zerbitzatu denon artean egiten genuen. Goizetik hasita egun osoa ematen duzu lanean. Lehenbizi sukaldariei lagundu produktuekin; mozten, zuritzen… ondoren denon artean plateretan jarri eta gero talde bat geratzen zen garbitzen eta beste bat banatzera joaten zen. Banaketa familiaz-famili egiten da, eta hori da, niretzako, emozionalki zailena. Oso berezia da, ez duzulako pentsatzen nori laguntzen diozun. Bere muturreko egoerari erantzuten diozu, eta hori baino ez duzu pentsatzen. Zu nolatan hasi zinen kolaboratzen Zaporeak elkartearekin? Ni lagun talde batekin elkartzen naiz astero Txintxarri elkartean, trukean jolastera, eta beti hitz egiten dugu halako gai sozial eta politikoez. Intxaurrondoko elkarte bateko kideek aurrera eramaten zuten proiektuaren berri izen genuenean, guk ere, elkarte bateko kide gisa, gure burua hor islatuta ikusi genuen. Elkartea, sukaldea… lotura hori. Gure taldeko kide baten bidez beraiekin harremanetan jarri ginen, eta hortik aurrera elkarlana. Han ikusi eta bizi izan duzunaren arabera, zure ustez, errefuxiatuen gaian zeintzuk dira lehentasunak? Jendeak kontzientziatu behar du hango egoerarekin. Problematika urrun geratzen zaigu, baina hor dago. Horregatik, egin dezakegun lanik onena sentsibilizazio lana da, bozgorailuarena egin, eta hori da orain egiten ari garena. Gaiak gaurkotasuna galdu du, baina, errefuxiatuak egunero iristen dira. Asteazkenean bertan [lehengo astekoa] Chiosera beste 100 iritsi ziren. Horregatik, jendeari gaia gogorarazi, eta hitz egiteko aitzakia jarri nahi izan diogu hitzaldia eta bazkaria antolatuta. Hauteskundeak pasatu berri dira eta inork ez du gaiaz hitz egiten, programetan ez da gaia aipatzen, baina Europan, gatazka edo krisi hau handia da. Mugak itxi dituzte herrialde askok, eta pertsonen zirkulazio askea deritzan hori, oraintxe bertan ezbaian dago. Chiosera itzuliko zara? Abenduan berriz ere joateko izena eman dut, baina joango naizen edo ez, beharren araberakoa izango da, egoera oso aldakorra delako. Errenteria-Oreretan errefuxiatuen aldeko mugimendua gorpuzten ari da pixkanaka. Nola baloratzen duzu mugimendu honen bilakaera? Nahiz eta muga asko itxi, errefuxiatuek etortzeko bidea topatuko dute, oso gaizki daudelako. Gurekin bizitzera etortzekoak dira. Zenbat eta gu aurrelana hobeto eta gehiago egin, errazago biziko gara gero ere, beraiei ulertzen, beraiek gu ulertzen, gorrotorik gabeko integrazio batean, ghettorik gabe… hori beharrezkoa izango da oso urte gutxitan.
