Partidak, Errenteria-Oreretako Agustina Otaola pilotalekuan lehiatuko dira.
![mindara paleta egokitua](http://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2015/06/IMG_4877.jpg)
Iaz, pilota egokituko finalak jokatu ondoren.
Zarautz, Irun eta Oreretako bikoteak lehiatuko dira
Mindara elkarteak larunbaterako antolatu duen txapelketan. Partidak, goma paleta modalitatekoak, 10:30ean hasi eta 13:00an bitartean izango dira, Fanderiako Agustina Otaola pilotalekuan. Emakumeak eta gizonak lehiatuko dira programatutako partidatan.
Mindara elkarteak kirolariek eskainiko duten espektakuluaren maila nabarmendu eta herritar guztiak gonbidatu ditu pilotalekura.