Ostiralean inauguratuko dute San Pedroko eskultorearen erakusketa, 19:30ean, Trintxerpeko Ziriza etxean.
Pasaiako sarreran dago Ugarteren eskulturarik ezagunenetakoa, Trintxerpen, Gomistegiko biribilgunean.
Ricardo Ugarte Pasai San Pedroko badian izenburupean eskultore pasaitarraren lanak bilduko dituen erakusketa inauguratuko dute ostiralean (hilak 14) Trintxerpeko Ziriza etxean, 19:30ean.
Erakusketak bi gune izango ditu: Ziritza etxean tamaina handieneko eskulturak bilduko dituzte, eta San Pedroko udal aretoan, berriz, tamaina txikikoak -batzuek maketa gisa balio izan dutenak-. Horiez gain, artistaren lan grafikoak ikusi ahal izango dira San Pedron.
Ricardo Ugarte Zubiarrain 1942ko abuztuaren 6an jaio zen San Pedron. Eskulturan nabarmendu da gehien, baina artista oso polifazetikoa da. Argazkilaritza, poesia, grabatuak… orotariko lanak egin ditu Ugartek bere ibilbide oparoan. 74 urteko ibilbide luzearen ondotik, bere herrira itzuliko da, erakusketa bidez, eta udaleko Kultura departamendutik zehaztu dutenez “bere inguruko jendeak egiten dion omenaldia dela medio”.
Portu baterako aingura eskultura da Ugarteren lanik ezagunena Pasaian
.
Ricardo Ugarteren erakusketa abenduaren 4ra bitartean izango da zabalik, asteazkenetik larunbatera, 18:30etik 20:30eta eta igande eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara.