Odola emateko hurrengo saioa, hurrengo asteazkenean dute Antxon (hilak 19), ohi bezala, 18:30ean, anbulatorioan.

Odola emateko deia luzatu dute emaileek.
Oarso eta Bidasoko odol emaileak omenduko dituzte hilaren 23an Irungo Ficoba erakustazokan. Antxoko emaileen elkartetik iragarri dutenez, aurten Antxoko hamalau emaile omenduko dituzte, zehaztu dutenez, “zilarra, urrea, eta Emaile Handiaren dominarekin”.
Omenaldian, utero legez, Hondarribia, Irun, Lezo, Oiartzun, Pasai Antxo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Trintxerpeko emaileek parte hartuko dute. 13:30ean izango da dominak eta diplomak banatzeko ekitaldia, Iñigo Lavadok Ficoban duen jatetxean. Ondoren bazkaria izango da toki berean, 33 euroren truke.
Hurrengo zita
Antxoko emaileek hilaren 19an dute odola emateko hurrengo zita, ohi bezala, asteazkenarekin, 18:30ean.
Irailean egindako saioan 41 poltsa eraman zuten Antxotik Odol Bankura, hauetatik bat odol-emaile berriena. Elkartetik odola emateko deia luzatu dute, eta batez ere jende gazteari zuzendu diote deialdia.