Guztira 88 gonbidapen helarazi dizkie azken hilabeteetan herrira bizitzera iritsitakoei.

Etorri berriekin aurretik egindako harrera saio bat. Argazkia: Oiartzungo Udala.
Oiartzunera bizitzera iritsi berri diren lagunei harrera egingo die udalak asteazkenean, hilak 19. Guztira 88 gonbidapen helarazi dizkie azken hilabeteetan herrira bizitzera iritsitakoei, eta harrera ekitaldiaren helburua, herria bera aurkeztu, ezaugarri nagusiak azaldu, eta integrazioa erraztea dela nabarmendu du udalak.
Oiartzun euskaraz bizi den herria dela, eta euskaldunak ez diren bizilagun berriek euskara ikasteko dituzten aukera eta baliabideen berri ere ematen dizkie udalak.
Harrera ekitaldia Manuel Lekuona bibliotekan izango da 19:00etan.