Hilaren 15etik abenduaren 15era bitarte izango da zabalik ordaintzeko epea.

Ura eta estolderiaren tasa ordaindu behar dute oiartzuarrek.
Ura eta estolderiaren tasaren zati bat ordaintzeko epea zabalduko du Oiartzungo Udalak larunbatean (hilak 15), eta bi hilabeteko epea izango dute herritarrek ordaintzeko, abenduaren 15era arte hain zuzen ere.
Helbideratutako kobraketak hilabete barru (azaroaren 15ean) egingo dituela jakinarazi du udalak.