Gure Esku Dago taldeak mahaia jarriko du gaur eta bihar, Done Eztebe plazan, giza katerako zapiak saltzeko.
Badia inguratuko du Demoarsoren giza kateak.
Martxoaren 19an Demoarsok herri galdeketa egingo du Oarsoaldeko lau udalerrietan. Bost hilabete geratzen diren
arren, erabakitzeko eskubidearen aldeko sarea ehundu nahi du Gure Esku Dagok. Horrela, azaroaren 6an, Pasaiako badia giza kate batekin inguratzeko erronka jarri dute, eta horretarako, 8.888 lagun behar dituzte.
Oiartzuni 1.600 lagun dagozkio, eta asteburu honetan, Garagardo Azoka aprobetxatuz, euren bila aterako dira Oiartzungo Gure Esku Dagoko kideak. Gaur arratsaldez mahaia jarriko dute Done Eztebe plazan, 18:00etatik 20:00etara, eta bihar goizez —11:00etatik 13:00etara— eta arratsaldez —gaurko ordutegian— izango dira giza katerako zapiak saltzen.