Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gardentasunaren alde, leihoak zabalik

udalak sortutako txosten, agiri eta informazio guztia kontsultatzeaz gain goi kargodun eta arduradunen soldata eta ondareen berri jasotzeko aukera izango dute herritarrek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/10/14
Basurto, Mendoza eta Gracia ataria aurkezten.

Basurto, Mendoza eta Gracia ataria aurkezten.

Errenteriako Udalak gardentasun eta datu irekien ataria jarri du martxan. Julen Mendoza alkateak, Nagore Basurto gobernu taldeko kideak eta Eñaut Gracia Herritarren Arretarako Departamentuko buruak aurkeztu dute gaur bertan. Bertan, udalak sortutako txosten, agiri eta informazio guztia kontsultatzeaz gain, goi kargudun eta arduradunen soldata eta ondareen berri jasotzeko aukera izango dute herritarrek. Ataria martxan jartzeko arrazoiak, legalak eta politikoak direla esan du Mendozak, “udal honek hartutako erabaki bat da, eta plan estrategikotik eratorritakoa gainera. Bere garaian plan estrategikoan ezarri zen seigarren erronka izan zen Errenteria konektatutako hiria eta irekia izango zela. Gaur hemen aurkeztu duguna da gure udalaren informazio guztia, gardentasun osoarekin herritarrei ireki diegula da, datu kopuru handi batekin”.   Mendozak gaineratu du horrek udalaren aldetik urrats handia suposatzen duela, udal erakundearen leihoak erabat irekitzea suposatzen duelako, “jendeak ikusi ahal izango du zer dagoen udal honetan, zer egiten den, modu ordenatu batean. Pausu garrantzitsu bat ematen ari garela uste dut bi zentzutan, batetik, legalki egin behar dugulako eta bestetik, eta zalantzarik gabe, administrazioaren jarduna gero eta publikoagoa eta gardenagoa bihurtu behar delako. Bereziki garai hauetan gainera, non gardentasunaren elementua garrantzitsua den fiskalitate modu bezala ulertuta eta herritarren eskubide gisa ulertuta”. Informazio guztia herritarren eskura Gardentasun atariaren sailak aurkeztu ditu Graciak, eta alde teknologikoa ondoren. Errenteriako Udalak munduko gardentasun atari handienek eta garrantzitsuenek erabiltzen duten teknologia bera erabili duela azaldu du zinegotziak, eta plataformaren arkitektura teknologikoak datuak gehitzen joatea ahalbidetzen duela. Une honetan 150 dokumentu daude atarian, baina gehiago gehitzen joango dira. Graciak zehaztu du datu irekien eta gardentasunaren filosofia eskubide baten egikaritzea bezala ulertzen duela gobernu taldeak: “Administrazioak sortzen dituen datu publiko guztiak eskuragarri izatea eta  informazioa modu irekian ematea eta demokratizatzearen alde egiten dugu”.Atariaren helburua “tresna erabilgarri eta moderno” izatea dela esan du. Zortzi kategoriatan banatu dute informazioa: lehenengoan, antolaketa, plangintza eta ondarea bildu dute. Udalbatzaren osaera, talde politikoen kontaktuak, batzorde ezberdinen funtzioa eta konposizioa, eta antolaketari dagokion informazioa kontsulta daiteke; bigarren kategorian, arauak eta informazio juridikoa daude, zerga eta tasen arautzearen gaineko informazioa; ekonomia, finantza eta estatistiken gaineko agiriak kontsulta daitezke hirugarren kategorian; laugarrenean, ordezkari politikoen ondare eta soldatak, eta konfiantzazko pertsonen zerrenda bildu dute; herritarrekiko harremana, bosgarrenean; ingurumenaren gainekoak, seigarrenean; kontratuak, hitzarmenak eta diru laguntzak zazpigarrenean; eta proiektuak eta lanak kontsulta daitezke, azkenik, zortzigarren kategorian. Informazioa modu errazean aurki badaiteke ere, bilatzailea eta formularioa ere gehitu dizkiote atariari, “herritarrek aurkitzen ez duten informazioa eskatu ahal izateko”. Atariarekin “gardentasun sistema indartsua” jarri duela martxan dela erantsi du Graciak, “garatzen eta elikatzen joango dena udalak sortzen duen informazioa eta dokumentazioari esker”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.