Hilaren 26ra arteko epea dago eskaerak bideratzeko.
Kuadrillategik gaur hasiko du ikasturtea Antxon.
Pasaiako Udalak jakinarazi du Gazteria Departamentuak udalerriko gazte talde eta elkarteei 2016ko diru-laguntzak eskatzeko eredua bidali berri diela.
Elkarte interesdunek hilaren 26ra arteko epea dute eskaerak bideratzeko.
Aurrekontua justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, oinarrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla gogorarazi du udalak eta zehaztu du erosketa-txartelak onartuko dituztela, baldin eta IFK badute. Hartze-agiriek, aldiz, ez dute balio.
Elkarteren batek eskaera-eredua jaso ez badu, Departamentuarekin harremanetan jar daiteke 943-004330 telefono zenbakira deituta. Udalaren webgunean ere bada
eskaera orria lortzerik.