Interesdunek Orereta Ikastolako Maria de Lezo kaleko edo Añabitarteko egoitzako bulegotatik pasa beharko dute autobuserako txartelak erostera.
Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Orereta ikastolak.
Hartu, tenka, tira! Hori da Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastolek Nafarroa Oinezerako aukeratu duten leloa. Igande honetan ospatuko dute Nafarroako ikastolen eta euskararen aldeko jai handia, eta Orereta Ikastolak autobusak antolatu ditu bertara hurbildu nahi dutenentzat.
Interesdunek Orereta Ikastolako Maria de Lezo kaleko edo Añabitarteko egoitzako bulegotatik pasa beharko dute autobuserako txartelak erostera. Helduen txartelak 1 euro balio du eta hamabi urtetik beherakoentzat berriz 6 euroan salduko dute.
Autobusa 09:00etan irtengo da Gamon Zumarditik eta 18:00etan irtengo da Vianatik.