2011. itzuli zen Odio eta bost urte, 42 kontzertu, eta bi diskoren ondoren agur esan du banda mitikoak.

37 urteko ibilbidea egin du guztira Odio taldeak. Argazkia: Unai Huizi.
Oreretako Odio taldeak agur esan du. Facebook kontuan zintzilikatu duen oharrean jakinarazi du taldeak “Odioren etapa hau” amaitutzat eman duela. Pikotas, talde mitikoaren ahotsa, letra egilea eta sortzaileetakoak arrazoi pertsonalak medio utzi du taldea, eta beste kideek ez dutela Odio Pikotas gabe ulertzerik aitortuta erabaki dute taldearen ibilbidea amaitzea.

Taldearen azken lana.
2011. urteko irailaren 27an itzuli zen Odio agertokietara. Bost urte hauetan, 42 kontzertu, eta bi disko kaleratu ditu. Azkena joan den urtarrilean aurkeztu zuen Odiok Niessen merkatalgunean.
Ratas, putas, policias, proxenetas diskoaren harira,
elkarrizketa zabala egin zion Odio taldeari HITZAk. Taldearen kantu eta mezuek gaurkotasun osoa izaten jarraitzen zutela esan zuten orduan Pikotasek, Ion bateriak eta Mikel bajistak.
Guztira 37 urteko ibilbidea egin dute oreretarrek.