12:00etatik 17:00etara itxiko dute kalea, berritze lanengatik.
Sareta berritzeko lanen harira itxiko dute kalea
Udalak Donibaneko bizilagun, merkatari eta ostalariei jakinarazi nahi die asteazkenean Donibaneko alde zaharrean trafikoa eten egingo dutela.
Donibaneko alkateordetzak zehaztu duenez, alde zaharra zeharkatzen duen sareta zaharra kendu eta berria jarri behar dute, eta horretarako kalea itxi egingo dute, 12:00etatik 17:00etara.
Denbora tarte horretan larrialdi zerbitzuek baino ezin izango dute sartu edo irten alde zaharrera.