Azaroaren 10etik 13ra bitartean egingo dute Film Laburren jaialdiaren XXI. aldia.
Rodriguez, Vega, Parada, Ndungmandum eta Portugal irudi irabazlearekin.
Film Laburren Jaialdiak 21 urte beteko ditu aurten, eta berritasunekin dator. Lehen aldiz kartel lehiaketa antolatu du udalak, eta dagoeneko irudia jarri diote.
Mini Snacks lanak irabazi du txapelketa. Egilea, Gurutz Oiartzabal antxotarra da, eta aurten bere irudiak jantziko du film laburren jaialdia. Epaimahaia, berriz, Savanna Studioko Arrate Rodriguez eta Carlos Ndungmandum, Oz Zinemako Nagore Portugal, Kultur Ondare Teknikari Arantza Vega, eta Kulturako komunikazio teknikari Esti Paradak osatu dute.
Azaroaren 10etik 13ra bitartean egingo dute jaialdia.