Garagardoaren ezagueran sakondu, mota ezberdinak ezagutu, eta ekoizpen prozesua ulertzeko balaitu nahi dute garagardo gaua.
Bidassoa Basque Breweryren garagardoa datatzeo aukera izango da, besteak beste.
Garagardo gaua egingo du Txintxarri Elkarteak datorren larunbatean hirugarrenez, “garagardoaren ezagueran sakondu, mota ezberdinak ezagutu, eta ekoizpen prozesua ezagutzeko”. Garagardoak soilik ez, afaria ere prestatu dute Txintxarrikoek gaua borobiltzeko.
Menua, entsalada, saltxitxak, ukondoa eta postrearekin osatuko dute, eta afarian zehar, gainera, hainbat garagardori buruzko dastaketa eta azalpena egingo dute. Aurten, bertako ekoizleak izango dira, gainera, beren produktu artisauak aurkezten, “Mattinada eta Angry Brewery garagardoen ekoizleak izango dira”.
Garagardoei dagokienean sei mota izango dira dastatzeko: Oiartzungo Mala Gissonaren Indian Pale Ale; Irungo Bidassoa Basque Breweryren Imperial Stout beltza eta Kolsch alemaniarra; Sopelako Angry Breweryren Red Ale; Errenteria-Oreretako Mattinadaren belgiarra; et Leffren belgiarra. Horietaz gain, etxean egindako garagardoa dastatzeko aukera ere izango dute Txintxarrira hurbilzten direnek.
Txartelak Arkaitza eta Cyne Reyna tabernetan daude salgai 26 euroan, eta euro bat Zaporeak proiektuarentzat izango da.