Urkaben malda gora ibili ziren lasterkariak larunbatean. Onenak Leire Fernandez eta Beñat Katarain izan ziren.

Sare banaketako irudiak.
Larunbatean egin zen lehenengoz Urkabeko Igoera, Intxixu Trail-Girizioa Mendi Lasterketak antolatua. Lehen ekitaldia izateko, eta kontuan hartuta asteburuan bestelako herri lasterketa esanguratsuak zeudela, ondo joan zen parte hartzaileei dagokionez (23) eta mailara dagokionez arratsaldea. Horrela, gizonetan Beñat Katarain lakuntzarra izan zen irabazle, eta emakumeetan Leire Fernandez errenteriarra.
Emakumeen podiuma osatzen Elurtza Etxebeste eta Ainize Mitxelena oiartzuarrak izan ziren. Gizonen hirukoa Aritz Leonet oiartzuarrak eta Ander Garmendia azpeitiarrak osatu zuten.
Sariak Done Eztebe plan eman zituzten, Garagardo Festaren karpan.
Ondoko PDFan sailkapen osoa ikusteko aukera dago.
Urkabeko I. Igoera
Ondoko estekan antolatzaileek ateratako argazkiak ikus daitezke (Google +)