Batukada prestatzeko bilera deitu dute datorren larunbatean, hilak 22, 17:00etan Errenteria-Oreretako Merkatuzarren.
Inauterietan egindako batukada
Oarsoirriak jaia ospatuko dute azaroaren 20an, eta egun horri begira herri batukada osatu nahi dute. Oarsoaldeko lau herriateko haur eta gurasoekin osatu nahi dute, eta parte hartu nahi duen ororekin. Batukada prestatzeko bilera deitu dute datorren larunbatean, hilak 22, 17:00etan Errenteria-Oreretako Merkatuzarren.
Bilera horretan batukada antolatuko dutela esan dute Oarsoirriakeko kideek, “instrumentuak aukeratuko ditugu, nola egin erabaki”. izan ere, egun horretan bertan, familiako kide bakoitzak zein instrumentu joko duen erabakiko du. Entsegu egunak ere finkatu dituzte: azaroaren 5ean eta 12an izango dira.
Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo familiak parte hartzera deitu dituzte, “ziur gaudelako aurtengo festa mundiala izango dela”.