Donibane Lohizuneko Luzean eta Hazparneko Noizbait ariko dira nor baino nor Oiartzungo Beheko plazan.
Txosteko bi taldek hartu dute parte Enrike Abril Txapelketan. Argazkia: Txost
Enrike Abril Errebote Txapelketa azken txanpan sartu da, eta ligaxka amaituta, igandean finalerdiak jokatuko dituzte. Oiartzunek eta Zubietak hartuko dituzte finalerdiak, 11:00etatik aurrera. Donibane Lohizuneko Luzean eta Hazparneko Noizbait ariko dira nor baino nor Oiartzungo Beheko plazan. A multzoko lehena izan da Luzean, eta B multzoko bigarrena, Noizbait.
Finala hilaren 3ean jokatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Villabonako Errebote plazan izango da partida 11:00etan.