Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jarduera fisikoa sustatuko du udalak

Ibilaldi osasuntsuak, Mugituz, eta Mugi zaitez bihotza programak abiatu ditu hirugarrenez pertsona helduei begira.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/10/18
Fanderiako Udal Kiroldegia

Fanderiako Udal Kiroldegia

Normalean kirola egiten ez duten herritarrei begira, Ibilaldi osasuntsuak, Mugituz, eta Mugi zaitez bihotza, kirol programak martxan jarriko ditu udalak hirugarrenez. Programetako lehena, 65 urtetik gorako pertsonei begirakoa da eta izenak azaltzen duen moduan, ibilaldi osasuntsuak egiten dituzte eskiatzeko erabiltzen diren antzeko bastoiak erabilita. Ibilaldi osasuntsuak jardueraren barruan, lau talde osatu ditu udalak. Astelehen eta asteazkenetan Fanderiako kiroldegitik irtengo dira, eta astearte eta ostegunetan, berriz, Galtzarabordako kiroldegitik, 10:45ean. Aire librean egiten den jarduera da, baita euria egiten duenean ere, eta begirale batek bideratuko ditu. Jarduera horretan parte hartzeko, arropa erosoa eta ariketa fisikoa egiteko gogo handia behar dela azaldu dute udaletik, eta aldez aurretik izena eman beharko dute interesdunek. Horretarako Fanderiako igerilekuko harreran (943 34 44 23) edo Galtzarabordakoan (943 44 96 90) eman beharko dute izena. Ahul daudenei begira, Mugituz Mugituz da udalaren bigarren programa jarduera fisikoa sustatzeko. Paziente ahulei begirakoa da: 8 urtetik gorakoak dira, bakarrik bizi dira, ezintzen dituen patologia kronikoren bat du, polifarmazia, edo gizarte laguntza ez dutenei zuzendutakoa da. Kasu horretan osasun alorreko profesionalen ziurtagiria behar dute parte hartzeko: “Iztieta eta Beraungo anbulatorioetako pazienteen artean antzeman eta beren osasuna honbetzeko jarduera fisikoa egin behar duten pertsonak bidaltzen dituzte”. Mugituz programak bi talde ditu 10:15etik 11:15era bata, eta 11:15etik 12:15era bestea, astelehen eta asteazkenetan Galtzarabordako kiroldegian. Mugi zaitez bihotza da hirugarren programa. Tratamendu medikuarekin batera bizimodu ohituretan aldaketak egin behar dituzten pertsonei begirakoa da.  Jarduera fisikoan hasi gabeko pertsonak dira hartzaileak, eskarmentu txikia dutenak eta jarduera gainbegiratua eta kontrolatua behar dutenak: bronkitiko kronikoak, arrisku kardiobaskular handia edo moderatua dutenak, edo gutxiegitasun kardiako kongestiboaren diagnostikoa duten pertsonak. Mugituz programan bezala, Mugi zaitez bihotzan parte hartzeko osasun zentroetako medikuek antzemango dituzte pazienteen artean hartzaileak. Hiru jarduerak doakoak dira, Errenteriako Udalak hartzen ditu beregain Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin lankidetzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.